Liburutegiak iurretarrak izan zituen lagun bere 10. urteurrenean

Anboto 2011ko aza. 30a, 12:32

Hainbat iurretar bertaratu zen, atzo, liburutegiaren 10.urteurrena ospatzera. Herri bibliotekak bultzatutako ekimenak ez eze, erabiltzaile dituen herriko elkarteetako ordezkariekin elkarrizketak batzen dituen ikus-entzunekoa ere aurkeztu zuten Ibarretxe kultur etxean egindako ekitaldian

Hainbat iurretar bertaratu zen, atzo, liburutegiaren 10.urteurrena ospatzera. Herri bibliotekak  bultzatutako ekimenak ez eze, erabiltzaile dituen herriko elkarteetako ordezkariekin elkarrizketak batzen dituen ikus-entzunekoa ere aurkeztu zuten Ibarretxe kultur etxean egindako ekitaldian.

\"\"

 

Iurretako alkate Iñaki totorikaguenak, Oihane Isasi eta Ziortza Jaio ikus-entzunekoaren egileak, eta Kristina Mardaras Iurretarrak parte hartu zuten ekitaldian. Ondoren, luntxa ere izan zuten bertaratu ziren iurretarrek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!