Megane Luxe Rivilege-a eman dio Gaursa-Renaultek Insitutuari

Anboto 2011ko aza. 29a, 11:40

Iurreta Institutuak eta Gaursak duten lankidetza-hitzarmenaren baitan jaso dute dohaintzan ibilgailua. Joan zen ikasturtean ere 24 motor Renault eman zizkien

Iurreta Institutuak eta Gaursak duten lankidetza-hitzarmenaren baitan jaso dute dohaintzan ibilgailua. Joan zen ikasturtean ere 24 motor Renault eman zizkien.

\"\"

 

Renault Megane Luxe Privilege modeloaren ibilgaiklu baten dohaintza joan zen astean gauzatu zuten, Iurreta Institutuak eta Gaursak duten lankidetza planaren barruan. Ekitaldian, Gaursako Zuzendari Orokor Alex Rodriguez eta Iurreta Institutuko zuzendari Tomas Maguregik parte hartu zuten. Bertan, kotxearen ematea ahalbideratzen duen kontratua izenpetu zuten, "ibilgailuaren erabilera didaktikoa zehaztuz".

 

Kontratu berri horregaz Gaursaren eta Iurreta Institutuaren arteko elkarlana "sendotuz" doa. Joan zen ikasturtean ere 24 motor Renault eman zizkien Gaursak Iurreta Institutuari. "Berrikuntza horiekin eta Iurreta Institutuak azken urteetan eguneratutako ekipamenduei esker, ikastetxearen ikasketa-eskaintza indartuz doa", nabarmendu dute institutuko arduradunek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!