ETA gaitzetsiz PPk aurkeztutako mozioak ez du aurrera egin

Anboto 2011ko aza. 26a, 08:59

ETAk egindako atentatu guztiak gaitzestea eskatuz PPk aurkeztutako mozioak ez du aurrera egin. EAJk eta Bilduk egin dute kontra. PSE-EE abstenidu egin da

ETAk egindako atentatu guztiak gaitzestea eskatuz PPk aurkeztutako mozioak ez du aurrera egin. EAJk eta Bilduk egin dute kontra. PSE-EE abstenidu egin da.

 

Ignacio Toca zinegotzi popularrak helarazitako ohar baten nabarmendu duenez, "erakunde terroristak jarduera armatua uzten duela iragarri ondoren, panorama politikoa zerbait aldatu den arren, Euskadin benetako askatasuna lortzeko pausoak eman behar dira". Horregaitik mozio horren inguruan euren postura berriro aztertzea eskatu die alderdiei. "Ulertezina" deritzo Tocak Bildu eta EAJk gaitzezpen hori egiteari uko egitea: "ETAren terrorismoaren gaitzezpena eta armak entregatuz horren baldintzarik gabeko desegitea baino ez du eskatzen mozioak".

Iñaki Totorikaguena alkate jeltzaleak arrazoitu du  ez dela "ez unea ezta lekua ere" gai hori aztertzeko, eta ez direla eztabaida horretan sartuko. Aipatu EAJk mozio alternatiboa zuela aurkezteko, baina, erretiratu egin du. Bilduk ere ez du gai horretan sartu gura izan. PSE-EE abstenitu egin da.

 

Tocak gogoratu du mozioa hainbat udaletan aurkeztu dutela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!