Gazte Asanbladak 12 urte ospatuko ditu

Anboto 2011ko aza. 25a, 08:07

Umeentzako txokoa, bertsolariak, musika eta bazkaria antolatu dituzte asteburuari begira

Umeentzako txokoa, bertsolariak, musika eta bazkaria antolatu dituzte asteburuari begira.

 

Okupazioa eta autogestioa bidelagun hartuta okupatu zuen Gazte Asanbladak Abadetxea. Ordutik badira 12 urte, eta gaur egun estalperik ez duten arren, aurrera darraite hasitako bidean. Urteurrena ospatzeko ekitaldi sorta eratu dute asteburuan, Ibarretxe kultur etxearen alboan ipiniko duten karparen babesean; berogailua jarriko dute.

 

Umeen txokoa egokituko dute gaur 16:30ean, eta 21:30ean bertsolariak hasiko dira: Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Gorka Ostolaza “Potxis” eta Unai Gaztelumendi. Poteoagaz hasiko dute bihar eguna; 12:00etan jarri dute hitzordua. Bazkaltzeko batuko dira gero, eta Elektrotxarangak girotutako poteoa egingo dute ondoren. Kontzertuak 21:30ean hasiko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!