AP-8 autobidean, galtzada itxiko dute gaur Bilborako noranzkoan; Iurreta eta BErriz artean egongo da itxita barikura bitartean, 22:00etatik 06:00etara.
Foru arduradunek azaldu dutenez, Donostiarako galtzadan, zirkulazioa bi noranzkoetan ibiliko da. Gorabehera honek ez du eraginik izango 88 zenbakiko irteerako adarrean (Durangorantz).