Herriko banderaren mendeurrena dela-eta eratutako ekintza egitarauaren baita ssteburukoa izan zen ekitaldi nagusia; hala ere, oraindik ere izango da ekitaldirik.
Horretara, herriko banderaren mendeurreneko mendi ibilaldia antolatu dute, azaroaren 19rako, Zaldai mendi taldeak eta 1911-2011 Herri Batzordeak.
Aita San migel plazatik irtengo dute 09:00etan; izena ematea 08:30etik aurrera egin behar da, doan.
Ibilbide bi eratu dituzte: Laixiarretik bata (20,3km) eta Gallandatik zehar bestea (14,4 km). Guztiek Guardetxeraino bide bera egingo dute; azken zatia ere bai, Azkorratik aurrerakoa. Informazio gehiago: zaldaimenditaldea.org / zaldai@hotmail.com.