Kofradietan zehar mendi ibilia bizikleta hartuta

Anboto 2011ko urr. 22a, 09:05

XXIII. Kofradietako Martxa eratu dute domekan; 41 kilometroko ibilbidea prestatu dute

XXIII. Kofradietako Martxa eratu dute domekan; 41 kilometroko ibilbidea prestatu dute.

 

Herriko kofradietan zehar mendi bizikleta ibilaldia antolatu dute, domekan, urriaren 23an. Aurten 23. aldia izango duen Kofradietako Martxan parte hartzen dutenek 41 kilometroko ibilbidea egingo dute; aurten, gainera, antolatzaileek zirkuitu berria prestatu dute. Aita San Migel plazatik irtengo dute, domekan, 09:30ean.

 

Bizkaiko txirrindulari federazioko egutegian sartuta dagoen XXIII. Kofradietako Martxara mendi bizikleta gogoko duten kirolari guztiak daude gonbidatuta; “baita natura maite duten guztiak”, azaldu dutenez. Lizentzia duten txirrindulariek 5 euro ordainduko dute; gainerakoek 17 euro. Izen ematea, berriz, bertan egunean egingo dute, 08:30etik aurrera, plazan.

 

Informazio gehiagorako  www.iurretatxirrindulari.com webgunean sartu daiteke, edo iurreta.idazkari@gmail.com posta elektronikoa erabili. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!