Iurretako jaien barruan egindako Bizikleta Festako saria (bizikleta eder bat) Julen Ugarte gazteak irabazi zuen. Iurreta Txirrindulari Elkarteko lehendakari Juan Luis Areitioren eskutik jaso zuen saria.
Urtero legez, Durangoko eta Iurretako bidegorrietatik egindako ibilaldia arrakastatsua izan zen, eta 160 bat lagun batu zituen.