Prefabricados Alberdin eraso "larria" salatu du LAB sindikatuak

Anboto 2011ko urr. 11a, 14:37

Prefabricados Alberdi enpresan langile bi era \"ilegalean\" kaleratu izana salatu du LABek. Barikuan, 12:00etan, elkarretaratzea egingo dute delegatu sindikalek

Prefabricados Alberdi enpresan langile bi era “ilegalean” kaleratu izana salatu du LABek. Barikuan, urriaren 14an, 12:00etan, elkarretaratzea egingo dute delegatu sindikalek

 

Azken lau urte eta erdian ordezkari sindikal moduan jardun dute biok eta legez duten babesa “urratu” dela salatu dute, Langileen Estatutua gogoraraziz. Horren 68. artikuluak langileen ordezkariei dagozkien bermea azaltzen ditu: "Ez beren funtzioak egiten ari direla, ez eta agintaldia amaitu eta hurrengo urtean, ezin dira kaleratu, ez zehatu, baldin eta kaleratzea edo zehapean langileak ordezkaritza lanetan diharduela egindakoa oinarri hartuta agintzen bada, eta agintaldia errebokazioz edo dimisioz gertatu ez bada. Hala ere, 54. artikuluan ezarritakoa salbuespena izango da. Gainera, ezin izango zaie bereizkeriarik egin soldatetan edo lanbidean sustatzeko orduan, hain zuzen ordezkaritza-lanetan aritzeagatik". Kasu honetan "produkzio arazoak" arrazoitu dituzte,  LABek nabarmendu duenez, eta "babes sindikalaren eta ordezkari sindikalen eskubideen bermearen aurkako eraso larria"  salatu dute.

 Prozedura ere ez dela bete gaineratu dute. Barikuan, 12:00etan, elkarretaratzea egingo dute enpresa aurrean.


Delegatu sindikalak legez babestuta daude jardunak irauten duen lau urtean ez eze, hurrengoan  ere. Eta, babes horren eta ordezkarion eskubideen bermearen aurkako “eraso larri” hori epaitegietara eroan dute kaleratzeak inpugnatu daitezen. Biok LABeko delegatu izan dira 2011ko azken hauteskundeetan -horien “garbitasuna” ere zalantzan jarri dute- ez hautatu ez zituzten arte. Urriaren 19an izango da epaiketa Bilbon. Hirutik ordezkari bakarra izatera pasa dira  (orain, ELAko bat dago).

 

LABen berbetan, “euren eta oro har langileen eskubideen alde jarduteagatik” kaleratu dituzte, eta “denon kontrako eraso basatia” izan da: “Aurrekari bat sortuz gero, bata eta beste kaleratzen hasiko dira. Denori eragiten digun oinarrizko eskubide bat urratu da “. Enpresak ez duela ez berba egiteko ez konponbioderako jarrerarik agertu adierazi dute. Gaineratu dutenez, Langileen Estatutua "gure oinarrizko eskubideak arautzen dituen dokumentua da eta hori urratuz gero, edozer eta edonoiz egiteko eskumena izango dute".

 

Kaleratu dituzten langileak 11 eta 13 urtean egin dute  lan Prefabricados Alberdin eta ekainean kaleratu zituzten biak.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!