Gernikako lehenengo asteleheneko azokan egindako Piriniotar Arrazaren Euskal herriko 26. Lehiaketan behi, zezen eta ganadutegi onenen sariak eskuratu zituen Jon Koldo Bikandi iurretarrak. 23 ganadutegitako 118 abelburuk parte hartu zuten.
Abeltzainak lehiara eramandako behiaren edertasuna, lepo eta bizkarraren arteko oreka eta gorpuzkera nabarmendu zituzten, esaterako. Beste alde batetik, artifizialki ernaldutako behi onenaren saria Iurretako Rufino jaiok bereganatu zuen.