Pertsona nagusiei eta nagusien zaintzarekin arduratzen diren familiartekoei zuzendutako prestakuntzazko ikastaroak dira, Udalak Solidaridad Intergeneracional elkartearekin eta EHNE Nekazarien Sindikatuarekin batera antolatutako horiek.
Gerontologiko prestakuntza ikastaroa, Menpekotasun egoeran aurkitzen diren Pertsona Nagusien zaintzaileei zuzenduta dago. Ikastaroa Ibarretxe Kultur Etxean izango da, urriaren 3an hasita azaroaren 30erarte (60 ordukoa). Ikastaroak 24 saio izango ditu, astelehen, eguazten eta barikuetan, 15:00etatik 17:30etara.
Psikohezitzaile prestakuntza ikastaroa, Nagusiei, familiartekoei eta zaintzaileei zuzenduta dago. Ikastaro hau ere Ibarretxe Kultur Etxean izango da, azaroaren 15ean hasita abenduaren 22rarte (25 ordukoa). Ikastaroak 10 saio izango ditu, eta, martitzen eta ostegunetan izango dira, 10:00etatik 12:30etara.
Informazio gehiago izateko 946200342 (Ibarretxe Kultur Etxea) edo 678058390 (Solidaridad Intergeneracional) telefonoetara deitu daiteke.