Pertsona nagusiei zuzendutako ikastaro eta tailerrak antolatu ditu Goiuriko Ama jubilatuen elkarteak. Tai-chi, eskulanak, eta, krema naturalak eta pomadak egiteko ikastaroak dira datorren astean hasiko direnak.
Hurrenez hurren, urriaren 3an, 4an eta 7an, hasiko dira BBKren eta Durangoko Amankomunazgoaren Pertsona Nagusien Dinamizazio Sailaren laguntzagaz antolatutako ikastaroak. Informazio gehiago gura izanez gero edo izena emateko Jubilatuen Etxera hurreratu daiteke.