Lortu dute 3.400 kiloko harria mugitzea

Anboto 2011ko ira. 26a, 16:23

Rafa Zugaza-Artazari omenaldia egin diote iurretarrek, Herri-Kiroletako ekitaldi berezia antolatuz. 18 herritarrek 3.400 kiloko harria mugitu dute probalekuan, jende askoren animoz lagundurik

Rafa Zugaza-Artazari omenaldia egin diote iurretarrek, Herri-Kiroletako ekitaldi berezia antolatuz. 18 herritarrek 3.400 kiloko harria mugitu dute probalekuan, jende askoren animoz lagundurik.

 

Bariku gauean ipini zuten omenaldia egiteko balioko zuen desafiorako hitzordua. 18 lagunek egin zioten tira 3.400 kiloko harriari, eta amaieran, gainera, uste baino iltze gehiago osatu zituzten. Jende asko hurreratu zen probalekura, eta apustu ugari ere egin zituzten. Giro ederra izan zen nagusi Herri-kirolean urte luzez ibilitako eta aurten zendutako Rafa Zugaza-Artazari omenaldian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!