Oraingoan bai, azken agurra egingo du Durangaldeko Edan taldeak Durangoko sanfaustoetan, Aurretik, baina, Iurretan dute hitzordua. \'Edan Espuelie\' show-agaz disfrutatzeko aukera izango dute bertaratuko direnek.
Irailaren 30ean eskainiko dute kontzertua Edanekoek, Aita San Migel plazan. Aurretik, kontzertua eskainiko du Durangoko Desperdizio taldeak. Kontzertua, 23:00etan hasiko da.