Zugaza-Artazari omen, 3.400 kiloko harriagaz

Anboto 2011ko ira. 21a, 11:38

Barikuan, irailaren 23an, gauez ahaleginduko dira 18 herritar

Barikuan, irailaren 23an, gauez ahaleginduko dira 18 herritar.

 

Desafio berri baten lekuko izango da bariku gauez Iurretako probalekua. Gainera, berezia izango da, benetan, aurten zendutako Rafa Zugaza-Artazaren omenez izango da-eta. 

 

Antolatzaileek azaldu digutenez, 18 herritar 3.400 kiloko harritzarra mugitzen saiatuko dira; sei laguneko hiru lerro egin, eta guztien bultzadak esango du apustua beteko duten ala ez. Antza denez, Zugaza-Artazak behin baino gehiagotan bota zuen harri hori mugitzeko ideia, eta herri-kirol arloan urte askoan beharrean ibili zen iurretarrari omen egiterakoan bere ideiaz akordatu dira.  Indarrak eta emozioak erabiliko dituzte, beraz, harriari tira egiteko.

 

Lehia


Gaueko 23:00ak aldera hasiko da desafioa, baina aurretik, 22:00etan, 560 kiloko harriagaz lehiatuko dira sei gazte eta astoa. Denbora zehatz batean iltze gehien zeinek egin, horixe da apustua. Aurreko urteetan ere antzeko lehiak antolatu izan dituzte Sanmigeletan eta arrakasta itzela eduki dute. Barikurako ere giro aparta itxaroten dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!