Kofradien urteroko hitzordua Laixiarren

Anboto 2011ko ira. 7a, 13:26

Doroteo Biritxinaga eta Jabier Gerediaga batzordekideak hartuko dituzte gogoan

Urteko kontuak egin eta herri \"\"
basoen (200 hektarea) egoeraz
jarduteko hitzordua dute, domekan, herriko sei kofradiek: San Marko, Fauste, Goiuri, Santa Maña, Orozketa eta Iurreta.

 

XXXVIII. Laixiar Eguna izango duten honetan, bereziki, abuztuan hildako Doroteo Biritxinaga eta Jabier Gerediaga batzordeko kideak gogoratuko dituzte. Administrazioan 25 urte bete dituztenak ere omenduko dituzte.

 

Kofradietako hildakoak gogoratuz egiten den mezagaz hasiko da eguna, 12:00etan. Gero, Batzar Nagusia hasiko da eta bertsolari eta dantzariak arituko dira. Belartzan jarritako mahaietan  bazkalduko dute; salda, kafea eta edana kofradiek eskainiko dute. Musika eta umeentzako jolasak antolatu dituzte arratsalderako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!