Hiri-garbiketa zerbitzurako baliabideak gehiatuko ditu udalak

Anboto 2011ko ira. 3a, 09:25

Hamar urtera luzatu daitekeen kontratua lotu gura dute, 1,5 milioi euroko inbertsioagaz

Hamar urtera luzatu daitekeen kontratua lotu gura dute, 1,5 milioi euroko inbertsioagaz.

 

Mallabiena eta Arriandiko industria poligono berriak, Beresi aisialdi-gunea eta Aita San Migel plaza inguruko aldaketak dira herrian azken urteotan egindako aldaketen adibide. Premia berriei aurre egiteko, hiri-garbiketa zerbitzua martxan ipiniko du udalak, eta aparteko administrtazio kontratuaren baldintza teknikoen eta klausula administratiboaren pleguak onartu dituzte: zortzi urteko kontratua –urte bira luzagarria– esleitzeko prozesua hasi du, 1,5 milioi euroko inbertsioagaz; urtean 20.000 euro handituko dute aurrekontua.

 

2012ko urtarrilaren 1ean eduki gura dute martxan. Lanaldi oso bi eta erdi bat batzen dute pleguek; baita garbitzaile mekanikoa, kamioi txiki bat eta Durangaldean lokal bat izatea ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!