Maiztegiko komunak konpondu dituzte udan

Anboto 2011ko ira. 1a, 08:23

Umeendako komunetan irisgarritasuna hobetzea eta erabilgarriagoak egitea izan dute helburu

Umeendako komunetan irisgarritasuna hobetzea eta erabilgarriagoak egitea izan dute helburu.

 

Oporraldia obrak egiteko aprobetxatu dute Maiztegi eskolan. Bigarren solairuko eskumako aldean dauden komunen irisgarritasuna hobetzea eta umeentzako erabilgarriagoak egitea izan dute
eskolako arduradunek helburu.

 

Solairu bakoitzean komunen gune bi dauzkate, eta zonalde bakoitzean umeentzakoak (neskatoenak eta mutikoenak)eta irakasleendakoak. Ikasleendako komun orokorrean, komun indibidualak handitu dituzte kopurua mantenduz eta konketak umeen beharrizanetara egokitu dituzte, arduradunek azaldu dutenez. Irakasleen komunak, berriz, txikitu egin dituzte. Aurrekontuari dagokionez, 49.621 euro aurreikusi dituzte lanok aurrera eraman ahal izateko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!