Asto bi, zaldia eta idia lehian probalekuan

Anboto 2011ko ira. 3a, 09:20

Herri kirol erakustaldia, gaur, irailaren 3an izango da Iurretako probalekuan

Harria herri kirol taldeak ekitaldi berezia antolatu du, gaur 22:00etan. Herri kirolen erakustaldian asto bi, zaldia eta idia lehiatuko dira zeinek iltze gehiago egin.

 

Construcciones Vitorio Zelaiaren asto bi, Urkiaga arostegiko zaldia eta Etxabe-Altunaren idia izango dira ekitaldian parte hartuko dutenak. Antolatzaileek azaldu dutenez, talde bakoitzak 1.000 kiloko harria mugitu beharko du, 20 minutuko denboran. Sarrera doakoa izango dela jakitera eman dute elkartetik. Orain lau urte Iurretan sortutako Harria taldeak hiru urte daramatza herri kirolen inguruko ekitaldiak antolatzen. Iaz asto eta zaldiekin prestatu zuten erakustaldia. Lehenengo urtea da hiru taldeko norgehiagoka antolatzen dutena.  J.G.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!