Durangoko Mikel Aldekoa-Otalorak irabazi du jaietako kartel lehiaketa. 500 euroko saria lortu du.
Mikel Aldekoa-Otalora Txintxurreta gazte durangarraren Danok dantzan kartelak iragarriko ditu aurtengo Sanmigelak. Aurkeztutako 10 kartelen artean, botoen %25,6 jaso du 28 urteko gaztearen lana; 250 botoetatik 64.
Jai Batzordekoen berbetan, “2.ak baino 30 boto gehiago lortu ditu” irabazleak. Egileen zein herritarren parte-hartzeagaz “pozik” daude. Aldekoa-Otalorak 500 euroko saria lortu du.
Durangoko gazteak badu esperientziarik kartelak egiten. Iaz Mallabian ere bere kartela aukeratu zuten, eta Aretxabaletan ere lortu izan du saririk.