Santa maña eguna, egun handia Arriandin

Anboto 2011ko uzt. 15a, 08:54

Astelehena dute jai egun handia Arriandin: Santa Maña eguna. Goizean goiz hasita hainbat ekitalditan parte hartzeko aukera izango dute bertaratuko direnek

Gaur dute jai egun handia Arriandin: Santa Maña eguna. Goizean goiz hasita hainbat ekitalditan parte hartzeko aukera izango dute bertaratuko direnek. 

 

Meza hasiko da 11:30ean, eta, ondoren, tortillak, gozokiak, karramarroak eta edariak banatuko dituzte. Santamañako XXXIV. Tortilla Txapelketa ere egingo dute (10 euro ordaindu beharko dira bikoteko). Baita Santa Mañako XXVII. Igel Txapelketa ere; parte hartzaile bakoitzak hiru euro ordaindu beharko ditu.

 

Amezketako eskolan Santa Mañako XLIII. Briska Txapelketa hasiko da, 18:00etan (bikoteak sei euro jarri beharko ditu) eta 18:30ean, berriz, ponyak eta umeentzako jolasak. Herri kirolak eta idi probak izango dira, 20:00etan.

 

Asteburuan ere bai
Asteburuan ere izango da, hala ere, ekitaldirik. Horretara, gaur, 21:00etan, Santa Mañako II. Poker Txapelketa hasiko dute, Amezketako eskoletan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!