Administrazio Elektronikoa arautzen duen ordenantza onartu dute

Anboto 2011ko uzt. 12a, 08:20

Udalbatzak behin betiko onarpena eman dio Administrazio Elektronikoa arautzen duen ordenantza berriari. EAJk eta PPk egibn dute alde, PSE-EE eta Bildu abstenitu egin dira

Udalbatzak behin betiko onarpena eman dio Administrazio Elektronikoa arautzen duen ordenantza berriari. EAJk eta PPk egibn dute alde, PSE-EE eta Bildu abstenitu egin dira.

 

Hilabetean erakusketa publikoan egongo da araudi berri hori, alegazioetarako epea zabalduz, eta ohiko prozedura amaitzerakoan indarrean sartuko da. 2007ko Zerbitzu Publikoetara Herritarrak Elektronikoki Heltzeko Legeak batzen du udalek egoitza elektroniko bat sortu behar dutela. Hori bideratzeko araudia da onartutakoa, horretara, hainbat udal gestio elektronikoki egiteko aukera emanez: www.iurreta.net da Iurretako Udalaren egoitza elektronikoa.

 

Iñaki Totorikaguena alkateak azaldu duenez, oraingoz, tramite "errazenak" bideratzeko aukera emango da: besteak beste, zerga-sistemagaz lotutako gestioak edo erregistroagaz lotutakoak egin ahal izango dituzte herritarrek bide elektronikoa erabiliz. "Tramitazioa eta herritarren parte hartzea erraztea" du helburu araudi berriak eta herritarrak bide elektronikoa erabili dezaten sustatu gura dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!