Udalaz gaindiko organoetarako ordezkariak izendatu dituzte

Anboto 2011ko uzt. 12a, 09:48

Udalaz gaindiko organoetan zeintzuk ordezkari izango diren erabaki du udalbatzarrak. Era berean, esleipen ekonomikoak eta bertaratze dietak ere zehaztu dituzte. Alkatearen erabateko dedikazioa onartu dute. Beraz orain arteko jarduna mantenduko du

Udalaz gaindiko organoetan zeintzuk ordezkari izango diren erabaki du udalbatzarrak. Era berean, esleipen ekonomikoal eta bertaratze dietak ere zehaztu dituzte. Alkatearen erabateko dedikazioa onartu dute. Beraz orain arteko jarduna mantenduko du

 

Horretara, MºAngeles Muñoz eta Alberto Borobia (ordezko moduan) sozialistak izango dira Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoko ordezkariak, eta, Bildu koalizioako Zorion Agirrezabala eta Amatza Abasolo (ordezko moduan) izango dira udaleko ordezkari Urkiola Landa Garapenerako Elkartean.

 

Bestalde, hezkuntza zentroetako kontseiluetan udaleko ordezkariak zeintzuk izango diren ere lotu dute: Maiztegi herri eskolan Iñaki Gil (EAJ), Juan Orobiogoitia ikastetxean Amatza Abasolo (Bildu), Iurreta institutuan Alberto Borobia (PS-EE) eta Haurreskolan Ignacio Toca (PP). Goiuria kultur guneko Jarraipen Batzordean Iñaki Gilek (EAJ) eta Amatza Abasolok (Bildu) parte hartuko dute Hezkuntza, Kultura, Kirola eya Aisiaren batzordeko kide moduan. Azkenik, Jubilatuen Etxeko Zuzendaritza BAtzordean Ainhoa Albizuri (EAJ) eta Alberto Borobia (PSE-EE) izango dira udaleko ordezkariak.

 

 

Esleipen ekonomikoak
Bestalde, esleipen ekonomikoak eta bertaratze dietak ere onartu dituzte. Horretara, alderdiak 276 euroko esleipen ekonomikoa izango du eta zinegotzi bakoitzak 76 euro. Era berean, batzordeetarako bertaratze dietak 57 eurokoak izango dira.  Aldeko botoa eman dute EAJk, PSE-EEk eta PPk; abstenidu egin da Bildu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!