Ibarretxe kultur etxean dauden ikusgai bihar arte; bertan eman daiteke botoa gustuko kartelaren alde.
Ibarretxe kultur etxean daude ikusgai Sanmigelak iragartzeko aurkeztutako 10 kartelak. Barikura bitartean izango dira bertan, Jai Batzordeak jakinarazi duenez, eta herritarrek bata edo bestearen alde egiteko aukera izango dute. Aukeratutako kartelaren egileak 500 euroko saria lortuko du.
Irailaren 28tik urriaren 2ra bitartean ospatuko diren jaiak iragarriko dituen kartela zein izango den astelehenean bertan jakin eragingo du Iurretako Jai Batzordeak.