Iurretako Zaldai mendi taldeak udako lehenengoo mendi irteera antolatu du. Zapaturako Aralarrera mendi irteera antolatu dute iurretarrek.
Lizarrustitik irten, eta Irumugarrieta (1.421 m) tontorrera joatea da asmoa; ondoren, Lizarrustira itzuliko da taldea. Horrez gainera, inguruan bazkaltzeko aukera egongo dela nabarmendu du mendi taldeak. Irteera goizeko 08:00etan izango da, Andaparapetik, eta kotxeetan hurbilduko dira Lizarrustira. Beste hainbat legez, Iurreta Eleizateko banderaren mendeurrenaren baitan kokatu dute ekimena.