Renault 24 motor eman dizkio Gaursa-Renaultek Iurreta Institutuari dohaitzan.
Atzo sinatutako akordio hori urteetan mantendutako lankidetzaren baitan jasotzen da. Motor horiek automozioko goi eta erdi mailako ikasleek praktikak egiteko erabiliko dituzte. Horixe jakin eragin dute institutuko arduradunek.
Tomás Maguregi Iurreta institutuko zuzendariak eta Renault-Gaursako gerente Alex Rodríguezek sinatu dute akordioa.