Udako ordutegia jarriko dute indarrean datorren ekainaren 27an Iurretako herri bibliotekan. Horretara, 08:30etik 13:30era egongo da zabalik.
Arratsaldean itxita izango dute udal liburutegia beraz herritarrek datorren astelehenetik aurrera. Ordutegi hori irailaren 9a bitartean egongo da indarrean, bertoko arduradunek jakin eragin dutenez.