Azaleko minbiziari aurre hartzeko kanpaina 18an

Anboto 2011ko eka. 12a, 10:00

Datorren zapaturako, ekainaren 18rako, azaleko minbiziari buruzko prebentzio kanpaina antolatu du Iurretako Udalak, minbiziaren aurkako AECC elkarteagaz batera.

Datorren zapaturako, ekainaren 18rako, azaleko minbiziari buruzko prebentzio kanpaina antolatu du Iurretako Udalak, minbiziaren aurkako AECC elkarteagaz batera.

Askondo kalean furgoneta informatiboa jarriko dute goizeko 10:00ak eta 14:00ak bitartean. Besteak beste, eguzki egonaldi egokiak egiteko aholkuak eskainiko dituzte; egonaldi desegokiak egiteak eragin ditzakeen ondorioen arriskuei buruzko informazioa ere banatuko da. Ume eta gazteei zuzenduriko materiala banatuko dute, gainera: Babes zaitez eguzkitik, dibertigarria da!  izeneko liburuxkak banatuko dituzte. Horrez gainera, bertaratzen diren guztiei azaleko azterketak egiteko aukera eskainiko zaie. 2011: Eguzki babesaren eta azaleko minbiziaren kanpainaren baitan dago antolaturik ekimena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!