Guraso elkartetik institutuari egin dion ekarpena nabarmendu dute saria emakeran. Sei urtez guraso elkarteko idazkari eta diru-zain izana da Sanchez.
Ikasturte amaierako ekitaldian eman diote saria Fede Sanchezi. Sanchezek ikastetxeari eta berak ezagutu dituen hiru zuzendaritzei eskerrak eman dizkie, eta ikasleei aipamen berezia egin die: "Zuek zarete biharko etorkizuna, eta aprobetxatu, hemen irakasle talde on bat daukazue-eta, behar egiteko gogo handiagaz".
Sariketaren zortzigarren edizioa izan da aurtengoa. Oraingo honetan errekonozimenduaren esparrua zabaldu izan gura dute, "azken urte hauetan ikastetxearen alde lan egin duen pertsonari erreparatuz", azaldu dute institutuko arduradunek. Azken urteotan, institutuagaz lotura izan duten enpresariak eta ikasle ohiak izan dira sarituak.
[img]http://www.anboto.org/images/9500/9589/1.jpg[/img]