Eguraldia ere lagun izan zuten eta ehundaka lagun batu ziren, zapatuan, Okela eta Ardo Egunean.
Udalak Arabako Errioxako Upategien Elkartearen laguntzagaz antolatutako azokak 11 upategi batu zituen, eta bertaratutakoek gura beste ardo dastatzeko aukera izan zuten; horretarako 2,50 euroan kopa erosteko aukera izan zuten. Bildotsa ere erre zuten burduntzian eta prestatutako okela pintxo guztiak amaitu zituzten Askondo kalera bertaratutakoek.
[img]http://www.anboto.org/images/9500/9546/1.jpg[/img]
Musikak eta umeentzako jolasek ere ez zuten hutsik eta egin giro aparta izan zuten eguraldiak ere lagunduz.