Kaleratu dituzte dagoeneko Iurretako sanmigeletarako kartel lehiaketan parte hartzeko oinarriak. Ekainaren 30a bitartean aurkeztu daitezke lanak eta irabazleak 500 euroko saria eskuratuko du.
Gura beste lan aurkeztu daitezke, beti ere, beste lehiaketan baten saritu gabekoak, eta gura duen teknika erabili dezake egileak. Hori bai, 70/50 zentimetroko neurria eduki beharko du. San Migel jaiak 2011 Iurreta-Irailaren 28tik Urriaren 2ra dioen kartela euskarri digitalean (photoshop programagaz formatu bateragarria) eta luma papelean aurkeztu behar da, Ibarretxe kultur etxean eta sinatu gabe.
Ekainaren 30era arte aurkeztu daitezke lanak eta irabazlea herritarrek aukeratuko dute: Erakusketa egongo da Dantzari edo Bixente Kapanaga kalean, uztailaren 2an eta 3an; eta, Ibarretxen, uztailaren 4tik 8ra, antolatzaileek jakin eragin dutenez. Gura duenak botoa ematea izango du.
Uztailaren 11an emango du jakitera erabakia Jai Batzordeak. Saritu gabeko lanak,berriz, uztailaren 12tik irailaren 30era bitartean egongo dira ikusgai Ibarretxe kultur etxean.