Umeentzako tailerrak ere antolatu dituzte aurten.
Okela eta ardo azoka ospatuko dute, zapatuan, Askondo plazan. Zortzigarrenez antolatu den azokak 11 upategi batuko ditu, aurten, eta umeentzako tailerrak ere bai; 11:30etik 13:30era bitartean, aurpegia margozteko eta pinak egiteko aukera izango dute etxeko gaztetxoenek, jakin eragin dutenez.
Arabako Errioxako Upategien Elkartearen laguntzagaz antolatzen dute 11:00etan zabalduko den azoka. Bertan, Arabako Errioxako hainbat ardo dastatzeko aukera izango dute bertaratuko direnek; horretarako 2,50 euroan kopa erosi ahal izango dute.
Bildotsa burduntzian
Gura beste ardo probatu ahal izango da Askondon jarritako erakustokietan. Burduntzian egindako bildots pintxoak jateko, berriz, 1,5 euroan erosi daiteke txartela, antolatzaileek azaldu dutenez.