Bete dituzte eskainitako aisirako udal-ortu gehienak. Izan ere, horietako bat hartzeko egindako bigarren deialdi “arrakastatsuan" hamar eskari berri egon dira.
Horrela eman dute jakitera udal arduradunek. Gainera, adierazi dutenez, hiru hilabete igaro ondoren, proiektuan parte hartzera animatu ziren lehenengo iurretarren lana ere ageri da.
Egitasmo horregaz, herritarrei lurra lantzeko eremu bat eskaini gura izan die udalak. “Horrela, norberaren kontsumorako fruituak jasotzeko aukera ematea, eta, aldi berean, aisialdi eta ongizate aukera bat ematea erabiltzaileei”, argitu dutenez.