Mugikortasunaren arloko lorpenak azpimarratu ditu Iurretako EAJk

Anboto 2011ko mai. 18a, 16:14

N-634ko biribilguneagaz trafikoa \'asko arindu\' da eta Arriandiko pasabidea \'aste biren barruan\' amaituko dute.

N-634ko biribilguneagaz trafikoa "asko arindu" da eta Arriandiko pasabidea "aste biren barruan" amaituko dute.

Iurretako EAJk emandako prentsaurrekoan hainbat gairen gaineko azalpenak eman ditu. Mugikortasunari dagokionez, egindako hainbat proiektu gogoratu dituzte. Iñaki Totorikaguenaren esanetan, "hiru-lau egunen barruan biribilgune berria guztiz amaituta egongo da". Horregaz batera, autopistako hirugarren erreia egiten denean VIA-T sistema darabiltenek Iurreta eta Lebario arteko tramuan doan bidaiatu ahalko dutela gogoratu du, bere sasoian Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak aurreratu zuen moduan. Horrela, "errepidea arindu eta segurtasuna handitu" egingo da: "Gure helburua Iurreta erditik zehartzen duen errepide hori etorkizunean zeharbidea bihurtu dadila da, herria beste era batera egituratzea ahalbidetuz". Doako tramua VIA-T sistemadunentzako da printzipioz, baina "erabiltzaile guztientzako doakoa izan dadin saiatuko gara".

Arriandiko pasabidea bi-hiru asteren barruan amaituta egongo dela ere azaldu du. Aldundiaren eskakizun batzuk medio "lanak apur bat atzeratu dira, baina amaitzear daude". Gune horretako noranzko bietan autobus geltokiak egingo dituzte.

Taxi auzunea

Apirilean urte bi joan ziren auzoak herriguneagaz lotzeko Taxi Auzunea izeneko egitasmoa abiatu zutenetik. Urte bian 5.000 bidaia egin dira; 230 bidaia hileko, gutxi gorabehera eta 300 bat erabiltzailek eskatu dute txartela: "Herria sozialki kohesionatzeko eta aparkalekuen arazoa arintzeko balio izan du". Hala ere, zerbitzua gehiago indartzen saiatuko direla azaldu du Totorikaguenak.

[img]http://www.anboto.org/images/9400/9427/1.jpg[/img]

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!