Joan zen eguenean, Iurretako Bilduk Amezketako eskoletan hitzordua jarri zuen kofradietan dauden "arazo garrantzitsuenen" inguruko azalpenak auzokideekin partekatzeko. Tartean, abiadura handiko trena, intermodala eta argi indar sare berria izan zuten mintzagai.
35 bat lagun batu ziren batzarrean eta auzokideek beraien kexak azaldu zituzten. Auzokideen esanetan, "Goiuriako zabortegiak bere jarduerarako lizentziarik izan ez arren, kamioiak bertara sartu eta irten dabiltza oraindik". Barikuan berriz, Ibarretxe kultur etxeko aretoan herrirako osatutako programa aurkeztu zuten.
Programa aukezteaz gainera, herritarrei beraien ekarpenak egiteko aukera eman zitzaien eta herritarren parte hartzean oinarritutako udala eratu nahi dutela gogoratu zuten. Bestalde, bariku honetan hauteskunde kanpainako lanei jai giroan emango diote bukaera. Arratsaldeko 19:30ean txistorrada antolatu dute Dantzari plazan