Andreen parte-hartzea sustatzen duten kirol erakundeei zuzendutako diru-laguntza deialdia zabaldu dute hirugarrenez, andreek kirolean jardutea sustatu guran
Andreen parte-hartzea sustatzen duten kirol erakundeei zuzendutako diru-laguntza deialdia zabaldu dute hirugarrenez, andreek kirolean jardutea sustatu guran.
2.750 euro bideratuko dituzte eta hilaren 31ra arte egin daiteke eskaria, erregistroan. Honakook hartuko dira aintzat: andreen partaidetza bultzatzeko egitasmo bereziak, proiektuaren interesa eta egokitasuna, ekintzetan parte hartzen duen andre kopurua eta federatutako andre kopurua. Elkarteen erregistroan izena eman behar da eta helbide soziala Iurretan eduki.