Maiatzaren 13a bitartean eman daiteke izena Udalak antolatutako udako tailerratan parte hartzeko. Hiru urtetik 14 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutakoak dira
Maiatzaren 13a bitartean eman daiteke izena Udalak antolatutako udako tailerratan parte hartzeko. Hiru urtetik 14 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutakoak dira.
Umeen aisiari \"alternatiba\" bat eman guran udako tailerrak antolatu ditu Udalak, uztailean. Modu hezigarrian, umeentzako \"aberasgarriak\" diren ekintzak burutuko dituzte, \"eurentzat entretenigarri eta dibertigarriak\". Eskola publikoaren lokaletan, herrigunean, garatuko dira, azaldu dutenez, eta ekintza gehienak herrian eta aire libreak egingo dituzte. Egitasmo elebiduna eta hezigarria izango da eta Iurretako umeek izango dute lehentasuna; Maiztegi herri eskolan matrikulatutakoek gero, eta, beste herrietako 3-14 urte arteko neska-mutilek gero. Adinaren arabera bost talde egingo dituzte.
Uztailaren 1etik 29ra bitartean garatuko dira udako tailerrak, 09:00etatik 14:30era, eta, izena emateko Ibarretxe kultur etxera edo udaletxera jo daiteke. Aipatu bezala, maiatzaren 13ra arte dago zabalik epea. Onartutakoen zerrendak maiatzaren 23an argitaratuko dituzte.
Metodologia \"dinamiko\" eta \"parte hartzailea\" erabilita, besteak beste, era ludikoan ikasteko interesa piztea eta generoen ikuspuntutik umeen garapen integrala sustatzea dira helburuak. Baita kultura aniztasuna eta ingurugiroarekiko errespetua lantzea ere, eta parte hartze aktiboa, iniziatiba eta talde lana motibatzea. Horrela jakin eragin dute udal arduradunek.