Iurretako EAJk maiatzaren 22ko Udal eta Foru hauteskundeetara aurkeztuko duen hautagai zerrendako lehenengo sei ordezkariak batu dira Ibarretxe kultur etxeko agerraldian.
Iurretako EAJk maiatzaren 22ko Udal eta Foru hauteskundeetara aurkeztuko duen hautagai zerrendako lehenengo sei ordezkariak batu dira Ibarretxe kultur etxeko agerraldian.
Azken legegintzaldi honetan kargu horretan jardun duen Iñaki Totorikaguena alkategai jeltzaleak aurkeztu ditu EAJren hauteskundeei begirako helburuak, eta aldamenean eduki ditu zerrendan hurrengo postuetan aurkeztuko diren bost herritarrak. Lehenago ere EAJren zerrendagai izandakoak, eta \"ikuspuntu berria eskainiko diguten aurpegi berri bi\" aurkeztu ditu Totorikaguenak: Txomin Balanzategi eta Oskar Koka.
Iñaki Totorikaguena zerrendaburuak kultur etxeko aurkezpenean azpimarratu duenez, \"esperientziadunak gara, Udaleko gaiak aspaldi daramatzagu, eta oraindik ere lan egiteko gogotsu gaude\". EAJren hauteskunde programaren \"bost ardatz nagusiak\" azaldu ditu Totorikaguenak prentsaurrekoan; besteak beste, \"Iurreta bizi eta erakargarria, jasangarri eta orekatua, solidario eta arduratsua, lehiakor eta berritzailea\" lortzeko helburuak zehazten ditu programak.
\"Helburu horiek lortzeko\" jeltzaleek aurkezten dituzten proiektuen artean, besteak beste, \"etxebizitzak ahalik eta prezio onenean eskaintzea, herritik igarotzen den N634 errepidearen zatia hiri zeharkale bihurtzeko pausuak ematea, Larrakozelaiako kirol instalazioak garatzea, eta herritarren parte hartzerako bideak sustatzea\" aipatu ditu Iñaki Totorikaguenak.
[img]http://www.anboto.org/images/9200/9290/1.jpg[/img]