Saturrarango kartzelan egondako emakumeak hizpide

Anboto 2011ko mai. 3a, 08:20

Saturrarango kartzelan preso egon ziren emakumeak eta haiek bizitako egoera ekarriko dute gogora, maiatzean, udal liburutegian

Saturrarango kartzelan preso egon ziren emakumeak eta haiek bizitako egoera ekarriko dute gogora, maiatzean, udal liburutegian. Maiatzaren 17an, No lloreis, lo que teneis que hacer es no olvidarnos liburua irakurriko dute helduentzako irakurle klubean. Halaber, Maria Gonzalez liburuaren egileak berbaldia eskainiko du. Irakurle kluba 18:30ean hasiko da. Gai horregaz lotuta, asteon, maiatzaren 6an, Txaber Larreategik eta Josu Martinezek zuzendutako Prohibido recordar dokumentala eskainiko dute, 19:00etan, udal liburutegian. Aintzinako luxu handiko bainuetxea, seminario bihurtutakoa, eta, azkenik, kartzela ere bai, du ardatz dokumetalak. Saturrarango hondartzan (Mutriku) kokatuta, erregimen frankistaren kartzelarik handienetariko eta krudelenetariko bat izan zen. Franco Generalaren dekretuz, Saturrarangoa \"erabat arriskutsu eta menderagaitz\" legez klasifikatutako emakumeen kartzela bihurtu zen. 1937tik 1944ra bitartean, Espainiako hainbat lekutatik ekarritako, 16 eta 80 urte bitarteko 2.000 emakume errepublikano inguru egon ziren bertan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!