Gaur Festa Kubatarra egingo dute San Marko jaien barruan; elkarrekin afaldu ondoren, musikak eta dantzek alaituko dute gau giroa
Gaur Festa Kubatarra egingo dute San Marko jaien barruan; elkarrekin afaldu ondoren, musikak eta dantzek alaituko dute gau giroa.
Zapatuan, 17:00etan, umeentzako jolasak eta dantzak egongo dira. Iluntzean Luhartz taldeak erromeria eskainiko du. Domekan, mezaren ondoren, Iurretako banderaren 100. urteurreneko ekitaldia egingo dute, eta 18:00etan idi-probak hasiko dira.