2010eko apirilean ipini zituzten etxean erabilitako olioa birziklatzeko zerbitzu integralerako ontzi bi; urte batean, 4.000 litro batu dituzte
2010eko apirilean ipini zituzten etxean erabilitako olioa birziklatzeko zerbitzu integralerako ontzi bi; urte batean, 4.000 litro batu dituzte.
Urtebetean, etxean erabilitako 4.000 litrotik gora olio batu dituzte olio hori birziklatzeko zerbitzu integralerako udalak ipinitako ontzi biek. Hau da, urtean, batez beste, iurretar bakoitzak etxean erabilitako hiru litro oliotik bat birziklatu egin da. Datu horiexek eman ditu Iñaki Totorikaguena alkateak: \"Pozik gaude, birziklatze ratio altuenetakoa dugu-eta. Kontzientziazio lan horregaz jarraitu behar dugu\".
2010ekoapirilean jarri zituen Iurretak ontziok. Arrasateren ondoren, Gueñes eta Iurreta izan ziren hurrengoak. Bixente Kapanagako ontzian 2.800 bat litro batu dute;Aita San Migelen 1.200 litro inguru. \"Urtebete izateko birziklatzea ondo asimilatu dugula esango nuke, eta lan horretan jarraitu gura dugu\", dio alkateak.
10.000 euroko aurreztea
Totorikaguenak gogoratu du harraskatik isuritako litro bat olio garbitzeko 1.000 litro ur behar dela, 2,5 euro ez eze, hoditeria eta estolderiak garbitzeko: \"10.000 eurotik gora aurreztu dute iurretarrek olioa birziklatuz; litroak ur ere bai\". Biodieselerako erabiltzen da olio hori, eta bestelako aukerak aztertzen ari dira; batez ere, alternatiba industrialak. A.Basauri