Orain arte Iurretan ez eze, Izurtza, Atxondo eta Mañarian, herriko idazkariek eta idazkari-laguntzaileek burutu dituzten Bake Epaitegiari dagozkien lanak egiteko Eusko Jaurlaritzari lau herriotan lan egingo duen funtzionarioa kontratatzea eskatuko diote lau udalok. Horretarako Bake Epaitegiko Taldea sortzea eskatu gura dute
Orain arte Iurretan ez eze, Izurtza, Atxondo eta Mañarian, herriko idazkariek eta idazkari-laguntzaileek burutu dituzten Bake Epaitegiari dagozkien lanak egiteko Eusko Jaurlaritzari lau herriotan lan egingo duen funtzionarioa kontratatzea eskatuko diote lau udalok. Horretarako Bake Epaitegiko Taldea sortzea eskatu gura dute.
Herri bakoitzak bere Bake Epaitegia eta Bake Epailea ditu; horrez gain, Bake Epaitegiko Idazkaria ere izaten da, eta herri txikietan udaleko langile batek betetzen du lan hori. \"Bere lanaldiko zati bat Bake Epaitegiko lanetarako erabiltzen du. Horri aurre egiteko Justizia Sailetik diru-laguntza jasotzen dugu, baina, gaiak gero eta konplexuagoak dira. Durangotik falta-auzi txikiak ere etortzen dira\", dio Iñaki Totorikaguena alkateak. Iurretak proposamena luzatu die Izurtza, Atxondo eta Mañariari Bake Epaitegiko Taldea sortzeko eskaria egitea Jaurlaritzari.
Lau herriotan lan egingo duen funtzionarioa kontratatzea eskatu gura dute udalok lan zama hori kentzeko eta udaleko langile hori ehuneko ehunean udaleko lanetara egon dadin. \"Bake Epaitegiko Taldea sortu gura dugu justiziarekin lotutako lanetarako; izan ere, batzutan ez dugu gaitasun lan horretarako. Bake Epaitegia profesionaltasun eta eraginkortasun gehiagogaz hornitu gura dugu. \". Lagun bi eskatuko dituzte lau herriei zerbitzua emateko