Oromiñoko auzo eskolak zirenak konponduko dituzte

Anboto 2011ko api. 26a, 12:28

Oromiño, Orozketa eta Amezketako auzo eskolak itxi zirenean Udalaren esku geratu ziren eta honek auzokoei utzi zizkien eurak txoko moduan erabiltzeko. Oromiñoko auzo eskolak zirenen teilatua eta komunak konpondu gura dituzte eta irisgarritasun arazoak konpondu

Oromiño, Orozketa eta Amezketako auzo eskolak itxi zirenean Udalaren esku geratu ziren eta honek auzokoei utzi zizkien eurak txoko moduan erabiltzeko. Oromiñoko auzo eskolak zirenen teilatua eta komunak konpondu gura dituzte eta irisgarritasun arazoak konpondu. Orozketa eta Amezketako auzo eskolak berriztatu izan ditu Udalak. Orain Oromiñon egin gura dituzte konponketak eta 30.000 euroko diru-atala gorde dute horretarako, Iñaki Totorikaguena alkateak azaldu izan duenez. Oromiñoko auzo eskola 1920tik 80. hamarkadako amaierara arte egon zen martxan. 90.hamarkadan Udalaren esku geratu zen eta honek auzokoei utzi zien elkartzeko leku gisa erabili zezaten: \"Gaur egun, nahiko narriatuta dago eta auzokoek ere esan izan digute berriztea behar zuela. Obra garrantzitsuenak egingo ditugu orain, komunak konponduko ditugu eta irisgarritasuna hobetu. Teilatua, baliteke 2012rako uztea\". Hala ere, ahal izanez gero lan guztiak aurten egingo ditu Udalak. Esleipen prozesua martxan jarrita lanak maiatza eta ekaina bitartean hasi gura dituzte.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!