Euskaragaz lotuta dauden "hutsuneak" bete guran

Anboto 2011ko api. 19a, 10:07

Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia aztergai

Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia aztergai Euskararen erabilera sustatzeko emandako pausoekin jarraitzea, herritarren hizkuntza aukera \"beti eta egiazki\" errespetatzeko ahalegina sendotzea, ezagutza eta erabilera areagotzea eta hizkuntza politika garatzeko ahalik eta adostasun handiena lortzea: helburuotan oinarrituta Euskara Biziberritzeko I. Plan Nagusia (EBPN) egin gura dau Iurretako Udalak. Lan horretarako 2011ko aurrekontuan jaso dituzte 13.000 euro eta, orain, enpresa bat kontratatu gura dute. Horiek horrela, orain arte bidean emandako pausoak eta egindako ekintzak batzeko \"tresna bateratua\" lortu gura dute, Iñaki Totorikaguena alkatearen berbetan: \"Arlo askotan dauden hutsuneak gainditzeko konpromisoa eta betebeharrak azaleratzeko ere balioko du\". Arlo guztiak batuko lituzkeen ekintza plana lotu gura dute; diagnosi bat egitea ere aurreikusi dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!