Webgune berria dauka dagoeneko Iurretako Udalak: \'udalerriaren irudi berrian oinarritutako plataforma modernoa sortu da, intuiziozkoagoa, erabilgarriagoa eta eduki berriekin\', nabarmendu dutenez.
Webgune berria dauka dagoeneko Iurretako Udalak: \"udalerriaren irudi berrian oinarritutako plataforma modernoa sortu da, intuiziozkoagoa, erabilgarriagoa eta eduki berriekin\", nabarmendu dutenez.
Bizkaiko Foru Aldundiaren Biscaytik proiektuaren baita sortu da \"hilabeteetan gogor lane gin ondoren\".
Argitu dutenez, arlo batzuei buruzko informazioa (udal zerbitzuak, turismo eta kultur eskaintza edo euskara, besteak beste) emateaz gaitera, \"Iurretako egungo egoera argi eta azkar eskaintza\" da helburua: \"finean, udalerriari buruz interesgarritzat jotzen den guztia\".
Zuzenean sartu daiteke orri nagusian www.iurreta.net
helbidetik, orain arte legez. Ataletan banatuta udalerriko informazio osoa ematen saiatzen da webgunean, adierazi dutenez. \'Agenda\' eta \'Berriak\' atalak nabarmendu dituzte. Era berean, link \"interesgarriak\" eta \"mapa interaktiboak\" ere badaudela azaldu dute.
Proiektu handiago baten lehenengo fasea da webgune berria, esan dutenez, eta laster herritarrei administrazioko tramiteak etxetik bertatik egiteko aukera eskainiko zaie webgunean bertan: \"nolanahi ere, webgune berria interaktiboa izatea lortu gura da, baita aldakorra ere, informazio beharren arabera eta herrian gertatzen diren aldaketen arabera\".