Mobilizazioak A-8 autobidean

Anboto 2011ko api. 11a, 13:17

A-8 autobidea kudeatzen duen Aubisa enpresako langileak kontzentrazioak egingo dituzte hitzarmen kolektiboaren negoziaketan \"emandako blokeoa\" salatzeko

A-8 autobidea kudeatzen duen Aubisa enpresako langileak kontzentrazioak egingo dituzte hitzarmen kolektiboaren negoziaketan \"emandako blokeoa\" salatzeko. Adierazi dutenez, negoziaketek 2009tik diraute, baina, negoziaketek \"benetako edukia eta mamia\" izan dezaten enpresak erakutsitako \"gogo ezak\" eroan ditu langileak mobilizatzera. Iurretako ordainlekuaren sarreran egingo dituzte ordu erdiko konzentrazioak Aubisako langileek, gaur, apirilaren 11n, eta, eguaztenean, apirilaren 13an; 08.30etik 08:30era eta 18:00etatik 18:30era mobilizatuko dira.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!