Herritarrek apirilaren 15a arte dute eskaria egin eta geratzen diren 10 partzeletariko bat betetzeko
Herritarrek apirilaren 15a arte dute eskaria egin eta geratzen diren 10 partzeletariko bat betetzeko.
Iurretarrek kontsumo propiorako lurra landu eta fruituak jasotzeko espazio publiko eskainiz aisiarako ortuak sortu ditu Udalak, eta oraindik badago aukera okupatu gabe dauden lurzatiotako bat betetzeko. Hainbat herritarrek interesa agertu dutenez, eskari berriak aurkezteko epea zabaltzea erabaki du, udal arduradunek jakin eragin dutenez.
Apirilaren 1ean epea zabaldu zutenetik lau eskari aurkeztu dituzte, baina, \"interesa duen edonork apirilaren 15era arteko epea dauka eskaria aurkezteko eta geratzen diren 10 partzeletako bat betetzeko\".
Informazio gehiago beharrez gero, udal bulegoetara jo daiteke edota honako telefono zenbakira deitu: 94 620 12 00.