Herriko bigarren mailako ur hornidura sarea berregiteko Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren 10 urtera begirako plangintza onartu du udalak (1,7 milioi euro)
Herriko bigarren mailako ur hornidura sarea berregiteko Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren 10 urtera begirako plangintza onartu du udalak (1,7 milioi euro).
Partzuergoak eta udalak 2008an sinatutako hitzarmenaren baitan landu du azken horrek 40 urtetik gora dauzkaten 2. mailako tutuak birjartzeko helburuagaz; beti ere, horien egoera eta materialak horrela egitea justifikatuz gero.
Mallabienako eta Arriandiko bidegurutzeko hobekuntza lanak eginak ditu udalak, eta Orozketako ur hornikuntza sareagaz lotutako lanen lehenengo zatiagaz ere hasi dira: sare berria egingo dute, Durangoko sarea komunikatzen duen kutxatilatik Gibelako biltegira, Santa Apoloniako industria poligonotik. Biltegi hori handiago bategatik (50 m3) ordeztuko dute.
Sareak 3,7 kilometroko bidea egingo du eta zati bitan gauzatuko dute: Orozketako bideko kutxatilatik Saratxuena baserri ingururaino doa, eta hortik Gibelaraino. Biltegi berria Santiagoko biltegiraino joango den banaketa-hodiagaz lotuko dute eta hori bizileku bakoitzeraino doan eta badagoen sareagaz lotu.
Guztira, 650.000 euroko inbertituko dituzte. Aurten, 305.000 euro erabiliko ditu udalak. Bigarren zatia 2012an gauzatuko dute.