Amilburuko igogailua barikuan jarriko dute martxan

Anboto 2011ko mar. 29a, 08:38

Bost hilabete inguru iraun dute obra \'konplexu\' horretan, 230.000 euroko inbertsioa eskatuz. Irisgarritasunari jagokonez zegoen \'puntu beltz\' horri erantzun gura izan diote Iñaki Totorikaguena alkatearen berbetan. Apirilaren 1ean izango martxan

Bost hilabete inguru iraun dute obra \"konplexu\" horretan, 230.000 euroko inbertsioa eskatuz. Irisgarritasunari jagokonez zegoen \"puntu beltz\" horri erantzun gura izan diote Iñaki Totorikaguena alkatearen berbetan. Apirilaren 1ean izango martxan. Amilburuko lurpeko pasabidea igarotze-gune \"garrantzitsua\" izanik -ikastetxeetara, ludotekara,kultur etxera,autobus geltokira... joateko lotunea- igogailua jartzeko \"premia\" ikusi du Udalak: \"eskailerak daude pasabide horretan eta gatx izaten dute adinduek, umeentzako gurditxoekin doazenek zein ezintasun fisikoa dutenek. Herritarren eskaria zen pasatzea erraztea, eta azkenean egin da\", esan du alkateak. Gaur izango da martxan. [imgd]http://www.anboto.org/images/9000/9076/1.jpg[/imgd] Obra \"konplexua\" izan da udal arduradunek aitortu dutenez: \"Izan ere, leku murriztuan lan egin behar izan da eta tarte baten ahokatu. Lurazpian nahiko bajatu behar izan dugu eta, ganera, herrigunean garatu da obra. Espazio oso murriztuan jardun dugu \". Bestalde, Donostiatik Bilborako noranzkoan, N-634 errepidean dagoen autobus geltokian ere egin dituzte hobekuntzak. Zortzi lagunentzako lekua dauka igogailuak eta metro bat segundoko abiaduran igo eta bajatuko da. Goizaldean ez da martxan egongo Totorikaguenak argitu duenez. Oraindik lotu ez duten arren litekeena da 23:00ak edo 24:00ak bitartean egotea martxan; 06:00ak inguruan hasita. \"Bai segurtasunagaitik bai ordu horretan erabilerarik ere ez zaiolako emango\". \"Kubo formako bolumen oso garbia\" lortu gura izan dute, estetikari dagokionez udal teknikariek azaldu dutenez: \"Zera arina gura genduen, tresneria guztia ikusi zitekeena\".

Ikastetxeetarako aldapa ere aztergai

Amilburun igogailua jarrita, ikastetxeetara heltzeko ere dagoen aldapaz jabetuta daude udal arduradunak. Horixe aitortu du alkateak. Hala ere, are eta konplexuagoa dela azaldu du, \"gaia aztertzen\" diharduen arren. \"Bideondoko egitasmoa garatu arte itxaron beharko dugu. Zerrategia kentzean lurrari altuera ematea izango genuke, kota irabazi eta zerbait egitea izan genezake. Bestela oso konplikatua izango litzateke. Arrapalak gehienez %6ko aldapa izan dezake. Horretara, ikastetxeetarako bidean jarriz gero oso luzea geratu litzake edo zig-zag eran. Gaiari bueltaka dihardugu\". Amilburuko pasagunea egin zenean ere horregaz egin zuten topo: \"Orduan ere baliabide nahikorik ez zen egongo gai hori konpontzeko seguruenik, eta gaur egun beste sentsibilitaterik ere ez zen egongo irisgarritasunari dagokionez\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!