Errotondak bideratzen du jadanik N-634ko trafikoa

Anboto 2011ko mar. 24a, 14:25

Semaforoak kendu dituzte N-634 errepide nagusiko biribilgunean, trafikoa arinduz

Semaforoak kendu dituzte N-634 errepide nagusiko biribilgunean, trafikoa arinduz. Semaforoak kendu egin dituzte, eta dagoeneko biribilguneak bideratzen du N-634 errepide nagusiko trafikoa, Iurretatik igarotzen den zatian. Goiuriara edo herrigunera sartzeko errepide nagusian zegoen semaforodun bidegurutzeak eragindako auto ilarak arindu ditu errotonda berri horrek. Foru Aldundiaren ardura diren herri-lanok 1,16 milioi euro inguruko aurrekontua izan dute.

Auto pilaketak saihesteko

Semaforoek lagundutako biribilgune zatituaren ordez ohiko errotonda egin dute N-634an. Horretara, Abadiñotik datozenek ez dute biribilgunean sartu beharko Iurretako herrigunera sartzeko. Biribilgune berriak N-634 errepidean sortutako auto pilaketak saihestea du helburu. Beharrak joan zen azaroan hasi zituen Bizkaiko Foru Aldundiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!